Manuel Delgado Villegas
Manuel Delgado Villegas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1943ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Badalona, 1998ko otsailaren 2a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumopatia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | serieko hiltzailea eta serial rapist (en) |
Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, (Sevilla (Andaluzia), 1943ko urtarrilaren 25a, - Badalona (Katalunia), 1998ko otsailaren 2a) Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Sevillan jaio zen, Andaluzian, 1943ko urtarrilaren 25ean. Umea jaiotzean, ama hil egin zen eta amonak hezi zituen Manuel eta bere arreba. Mutikoa eskolara joan zen, baina ez zuen ez irakurtzen ezta idazten ikasi.
Aitak arropea saltzen zuen eta semeak bere lanean laguntzen zion. Hortik datorkio ezizena: el Arropiero.
1961ean, Legioan sartu zen eta han ikasitako kolpeak lagunduko zion gero burutuko zituen krimenetan. Armadatik desertatu eta Espainia, Italia eta Frantzian bidaiatu zuen, hilketak han hemen uzten joan zelarik. 1971ko urtarrilaren 18an hartu zuten atxilo El Puerto de Santa Marían.
Hilketak eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxilotu ondoren, poliziari hainbat krimenen autoretza konfesatu zion, baina ez zien serio hartu, 48 asasinatzez ari baitzen El Arropiero. Haietako 7 frogatzea lortu zuten eta beste 22 hilketetan oso posiblea jo zen bere partaidetza, nekrofilia ere atxiki ziotelarik[1].
- 1964ko urtarrilaren 21a:Adolfo Folch Muntaneren heriotza Lloracheko hondartzan.
- 1967ko ekainaren 20a: Margaret Helene Boudrieren heriotza Eivissako masia batean.
- 1968ko uztailaren 20a: Venancio Hernández Carrascoren heriotza Tajuña ibaian.
- 1969ko apirilaren 5a: Ramón Estrada Saldrichen heriotza Bartzelonan.
- 1969ko azaroaren 23a: Anastasia Borrella Morenoren heriotza Matarón.
- 1970eko abenduaren 3a: Francisco Marín Ramírezen heriotza El Puerto de Santa Marían.
- 1971ko urtarrilaren 18a: Antonia Rodríguez Relinqueren heriotza El Puerto de Santa Marían.
Adimen gutxitua zen Antonia Rodríguez Relinque desagertu zenean, berehala lotu zuten Manuel Delgado Villegasekin, askotan ikusi baitzituzten elkarrekin -harreman sentimentala zuten-, eta poliziak Espainiako historia kriminalean asasino handienetako batekin egin zuen topo. Hasieran susmorik gabe polizia etxera eraman bazuten ere, galdeketetan bikotekidearen desagerpenean zer esan handia izan zuela konturatu ziren eta beste hainbat kasutarako ere bidea ireki zien.[2]
Hoztasun handiz, emakumea bere leotardoak erabiliz ito zuela deklaratu zuen, txortan ari ziren bitartean. Beste 48 pertsona ere hil omen zituen berak.
El Arropiero atxilo hartzean, aurrez argitu gabe geratu ziren hainbat hilketa argitu ahal izan ziren. Manuel Delgado Villegasek ez zuen 6 urte eta erdi geroago arte defentsarik lortu eta babes legalik gabe egon behar izan zuen denbora horretan. Ez zuten sekula epaitu, gaixotasun mentala diagnostikatu baitzioten eta, 1978n, Audientzia Nazionalak zentro espezializatu batean sar zezaten agindu baitzuen.
Krimenak frogatzeko xedean zihoazen batean, Mexikoko hiltzaile batek El Arropierok baino heriotza gehiago eragin zituela entzun zuten irratian. Honela esan omen zuen gizonak:
« | Denme 24 horas y les aseguro que un miserable mexicano no va a ser mejor asesino que un español.
(Eman iezazkidazue 24 ordu, eta ziurtatzen dizuet mexikar ziztrin bat ez dela espainiar bat baino asasino hobea izango.) |
» |
Gizonak, normalean, XY izan ohi badira, El Arropiero XYY zen. Gaurko ikerketek atzera botatzen dute teoria hori, garai hartan, horrek garunaren atzerapena zekarrela uste zuten eta nortasun oldarkorrak izaten zirela.
1998an askatu zuten, eta biriketako gaixotasun batek jota hil zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.elmundo.es/larevista/num202/textos/historia1.html
- ↑ a b (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1998/04/08/espana/891986414_850215.html